ARM arkitektura | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Oinarritua | RISC |
Honen eragina jaso du | Berkeley RISC (en) |
Kokapena | |
Jabea | Arm Holdings |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Arm Holdings |
Garatzailea | Acorn Computers eta Arm Holdings |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1985 |
arm.com |
ARM arkitektura, jatorriz 'Acorn RISC Machine' edo 'Advanced RISC Machine' gisa ezaguna, 32 biteko RISC (Reduced Instruction Set Computer) motako mikroprozesadoreen arkitektura da. Nahiz eta jatorrizko bertsioa 32 bitekoa izan, gaur egun ARM Holdings-ek garatutako 64 biteko bertsioak ere existitzen dira. ARM arkitekturak agindu multzo murritza du, hau da, jarraibideen kopurua mugatua da. Hau oso erabilgarria egiten du enbotitako gailuetan, hala nola elektronika txikian. Acorn Computers enpresak sortu zuen konputagailu pertsonaletan (KP) erabili daitekeen arkitektura gisa, eta lehen produktuak, 1987an merkaturatutako Acorn Archimedes izan ziren.[1]
RISCen oinarritutako arkitektura honek PCetarako erabiliagoa den x86 CISC prozesadoreek baino transistore gutxiago behar izatea ahalbidetzen du. Horren ondorioz, mikroprozesadoreak ez dira horrenbeste berotzen eta energian aurrezten dute. Ezaugarri hauek desiragarriak dira bateriekin funtzionatzen duten gailuentzat, hala nola ordenagailu eramangarriak, telefono mugikorrak, eta abar.
Prozesadore hauen sinpletasunak egokia egiten ditu potentzia baxuko aplikazioentzat. Hori dela eta, elektronika mugikorrean, mikroprozesadoreetan eta mikrokontrolagailuetan teknologia erabiliena izan da. 2005ean, merkatuan saldu ziren mila milioi telefono mugikor baino gehiagoren %98ak ARM arkitekturako prozesadorea eraman zuen. 2009tik aurrera, 32 biteko RISC prozesadore integratuen %90 inguru ARM motakoak izan dira. Esan beharra dago kontsumo elektronikorako erabiltzen diren prozesadore desberdinen baliokidetasun taularik ez dagoela. Kontsumo elektronikoko gailuen artean tabletak, telefono mugikorrak, telefono adimendunak, erloju adimendunak, bideojokoetako kontsola, kalkulagailuak eta ordenagailuen periferikoak daude.
ARM arkitektura lizentziagarria da. Horrek esan nahi du ARM Holdings-en jarduera nagusia jabetza intelektualeko mikroprozesadoreen nukleoak (IP nukleoak) saltzea dela. Lizentzia hauek nukleo horietan oinarritutako mikrokontrolagailuak eta PUZak (Prozesadore Unitate Zentralak) sortzeko erabiltzen dira. Gaur egungo eta iraganeko ARM lizentzien titularrak diren enpresen artean daude Alcatel-Lucent, Apple Inc., eta beste asko.